XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begibistan dago sinpletze-ahaleginek ezagutzaren aurrerabideari lagundu egiten diotela, baina, era berean, nabaria da sinpletzeak mugak dituela eta muga horietan planteatzen dira ziurtasun-arazoak.

Psikoanalisiak subjektua ezagutza zientifikoan sartzen du berriro, subjektu berri atzemanezinagoa baina errealagoa.

Ahalguztiduntasunaren lilura suntsitu egiten du, deseraiki egiten du subjektu zahar idealdua eta bere ziurgabezia eta bere porrota aitortzen dituen subjektu berri bat jaioarazten du.

Behar bada Freuden obra XX. mendearen azkenetan inoiz baino egungoagoa da, baldin eta Habermasek baieztatzen duenez: psikoanalisiak begirada trebatzen badu amildegikoa atzemateko; amildegiaren ertzean bizi garela azaltzen digu.

XX. mende honek, bere garapen zientifiko eta teknologiko ikaragarriarekin, ez dio sortu nahi zen bezala gizakiari segurtasun eta ongizate handiagoa.

Arazo politiko, ekonomiko, sozial, psikologiko,... eta abarrek hertsatu egiten dute, Zientzian ezarritako sinesmena arrakalatzen ari da eta Progresuaren mitoa ilauntzen.

Ziurtasun gutxiago azken finean, nahiz eta lilurazkoak izan.

Irakaspena, berriz ere, umiltasunezkoa da.

Gogor deituriko zientzien gaur eguneko garapena ere norabide horretatik doa.

Psikoanalisiak, gure iritzian, psikologi abisal edo sakoneretakoa horrela deitzea gustatzen zitzaion Freudi den heinean lagundu du eta oraindik laguntzen jarraitzen du errealitatea ulertzen eta ezagutza orohar eta gizakiarena bereziki garatzen, bai hau eta bai hura ahalguztiduntasunaren liluratik askatuz.

Ondorioz, askatasun handiago bat ahalbidetuz.

Psikoanalisia psikologia abisal gisa hartuta gizakiaren misterio sakondu nahi du; haren desirak, haren motibazioak, haren benetako premiak, haren fantasiak, haren identitatea,(...)